Bideoak editatu
Bideo editoreak .3gp eta .mp4 bideo
formatuak eta .aac, .amr, .mp3, eta .wav
audio formatuak onartzen ditu. Baliteke
fitxategi formatu baten ezaugarri guztiak
edo aldaketak ez onartzea.
Hautatu bideoklipa,
Aukerak
>
Editatu
eta aukera hauetariko bat:
Batu — Gehitu irudi bat edo bideoklip bat
bideokliparen hasieran edo amaieran.
Aldatu soinua — Gehitu soinu-klip berri
bat; edo ordeztu bideoklipeko jatorrizko
soinua.
Gehitu testua — Gehitu testua
bideokliparen hasieran edo amaieran.
Ebaki — Moztu bideoklipa eta markatu
bideoklipean utzi nahi dituzun zatiak.
Atera bideokliparen argazkia
Bideoa mozteko ikuspegian, hautatu
Aukerak
>
Argazkia atera
.