Birziklatu
Telefonoa bere bizitzaren bukaerara
ailegatzen denean, material guztiak
material edo energia gisa errekupera
daitezke. Botatze eta berrerabilera
zuzena bermatzeko, Nokia eta bere
kideak elkarlanean ari dira We:recycle
izena duen programan. Nokia produktu
zaharren birziklatzeari buruzko
informazioa jasotzeko eta biltegi bereziak
non dauden jakiteko, joan
www.nokia.com/werecycle helbidera,
edo deitu Nokia-ren Harremanetarako
Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak
zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan
agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak gogorarazten du produktu
elektrikoek edo elektronikoek, bateriek
eta metagailuek funtzionatzeari uzten
diotenean biltegi berezietara eraman
behar direla. Eskakizun hau Europar
Batasunean bete behar da. Produktu
hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-
-zabortegietan bota. Telefonoaren
ingurumen-ezaugarriei buruzko
informazio gehiago eskuratzeko, joan
www.nokia.com/ecoprofile helbidera.