
Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko 3G konexioa
beharrezkoa da. Bideo-partekatzea
erabiltzeko duzun ahalmena 3G sarearen
eskuragarritasunaren araberakoa da.
Zerbitzuaren, 3G sarearen
eskuragarritasunaren eta zerbitzua
erabiltzeagatik aplikatutako tarifen
inguruko informazio gehiagorako, jo zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu
hurrengoa:
•
Telefonoa pertsonarteko konexiorako
ezarria dago.
•
3G konexio aktibo bat daukazu eta 3G
sarearen estalduran zaude. 3G sarea
bideoa partekatu bitartean uzten
baduzu, partekatzea amaitu egingo
da baina ahots-deiarekin jarraitu ahal
izango duzu.
•
Igorlea eta hartzailea 3G sarean
erregistratuta daude. Norbait
partekatze-saio batera gonbidatzen
baduzu eta hartzailearen gailua 3G
sarearen estalduran ez badago,
bideo-partekatzea instalatua ez
badauka edo pertsonarteko konexioa
ezarria ez badu, hartzaileak ez du
gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
gonbidapena ezin duela onartu
adierazten duen errore mezu bat
jasoko duzu.