Internet deien inguruan
Internet bidezko dei sare zerbitzuarekin,
Internet bidezko deiak egin eta jaso
ditzakezu. Internet bidezko dei zerbitzuak
ordenagailuen, telefono mugikorren eta
VoIP gailu baten eta ohiko telefono baten
arteko deiak onar ditzake.
Eskuragarritasunari eta kostuei buruzko
informazioa lortzeko, jo Interneteko
deien zerbitzu-hornitzailera.
Interneteko dei bat egiteko edo
jasotzeko, hari gabeko LAN (WLAN) sare
baten eremuan egon behar duzu, edo
datu-pakete (GPRS) konexio bat izan
behar duzu UMTS sare batean, eta
Interneteko deien zerbitzu batetara
konektatu behar duzu.
Baliteke zure gailuak instalazio widget
bat eskaintzea dei zerbitzuak
instalatzeko.