Aplikazioak instalatzea
Instalazio-fitxategiak telefonora
bidaltzeko modu desberdinak daude:
bidali ordenagailu bateragarri batetik,
deskargatu arakatzean, jaso multimedia
mezu gisa, jaso mezu elektroniko batean
eranskin gisa, baita bestelako konexio-
-metodoak erabilita ere, adibidez,
Bluetooth bidez.
112 Ezarpenak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Nokia Application Installer erabil
dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin
telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio-kudeatzaileko ikonoek
ondorengoa adierazten dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
widgetak
aplikazioa memoria txartelean
instalatu da
Garrantzitsua: Seguruak diren
iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo
Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan
izan:
•
Aplikazio-mota, bertsio-zenbakia eta
hornitzaile edo egilea jakiteko,
hautatu
Aukerak
>
Ikusi
xehetasunak
.
Aplikazioaren segurtasun-
-ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko,
hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Ikusi xehetasunak
.
Kontrolatu ziurtagiri digitalen
erabilera ziurtagiri-kudeatzailean.
•
Dagoeneko instalatuta dagoen
aplikazio baten eguneratze- edo
konponketa-fitxategi bat instalatzen
baduzu, jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, jatorrizko fitxategia
edo ezabatutako software
paketearen segurtasun-kopia izan
beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa
eta instalatu berriro aplikazioa,
jatorrizko instalazio-fitxategia edo
segurtasun-kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java
aplikazioak instalatzeko. Hau falta
bada, baliteke gailuak deskargatzeko
eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko
eskatuko zaizu.
Aplikazioak instalatzeko, egin honakoa:
1 Instalazio-fitxategi bat aurkitzeko,
hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio-kudtzl.
. Bestela, bilatu
instalazio-fitxategiak fitxategi-
-kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza
>
Sarr. erretilua
eta
ireki instalazio-fitxategia duen
mezua.
2 Aplikazio-kudeatzailean, hautatu
Aukerak
>
Instalatu
. Beste
aplikazioetan, hautatu instalazio-
-fitxategia eta abiarazi instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak
instalazio-prozesuaren berri emango
dizu. Sinadura edo ziurtagiri digitalik
ez duen aplikazio bat instalatzen
baduzu, telefonoak ohar bat
erakutsiko dizu. Jarraitu
instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia
seguruak direla badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko,
kokatu aplikazioa menuan eta aukeratu
ezazu. Aplikazioak ez badu karpeta
lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Apl.
instalatuak karpetan instalatuta egongo
da.
Instalatu edo ezabatu diren software-
-paketeak eta eragiketa horien data
Ezarpenak 113
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
ikusteko, hautatu
Aukerak
>
Ikusi
erregistroa
.
Garrantzitsua: Zure telefonoak
birusen aurkako aplikazio bakarra
onartzen du. Birusen aurkako aplikazio
bat baino gehiago instalatuz gero,
telefonoaren jarduna kaltetu liteke, eta
telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean
aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-
-fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren
memorian geratzen dira. Fitxategiek
memoria handia har dezakete, beste
fitxategi batzuk gordetzea eragotziz.
Memoria nahikoa mantentzeko, erabili
Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien
segurtasun-kopiak PC bateragarri batean
egiteko, ondoren erabili fitxategi
kudeatzailea instalazio-fitxategiak
telefonoko memoriatik ezabatzeko. .sis
fitxategia mezu baten eranskina bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitza
postontzitik.