Eduki babestua
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM)
babestutako edukia, adibidez,
multimedia fitxategi batzuk, hala nola,
irudiak, musika edo bideoak, eduki hori
erabiltzeko dituzun eskubideak zehazten
dituen lizentzia batekin dator.
Lizentzien xehetasunak eta egoera ikus
ditzakezu eta lizentziak berraktiba edo
ken ditzakezu.
Kudeatu eskubide digitalen lizentziak
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Telef. kudeaketa
>
Seg..-
-ezarpenak
>
Babestutako edukia
.
Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide
digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak
erabil ditzakete, beraien jabetza
intelektuala babesteko, copyrights-ak
barne. Gailu honek DRM software
desberdinak erabiltzen ditu DRM-arekin
babestutako edukiak atzitzeko. Gailu
honekin WMDRM 10, OMA DRM 1.0 eta OMA
DRM 2.0 teknologiekin babestutako
edukiak ikus daitezke. DRM softwareen
batek edukia babestea lortzen ez badu eta
edukiaren jabeek hala nahiko balute, DRM
bidez babestutako edukia ikusteko
gaitasuna baliogabetu daiteke.
Baliogabetzeak DRM bidez babestutako
eduki hori zure gailuan berriztea debeka
dezake. DRM sorftware hori
baliogabetzeak ez die eragiten bestelako
DRM motekin babestutako edukiei, ezta
babesik gabekoei ere.
Ezarpenak 111
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM)
babestutako edukiak, berari dagokion
lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako
edukia badu, aktibazio-gakoen eta
edukiaren segurtasun-kopiak egiteko
erabili Nokia Ovi Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez
babestutako edukia baldin badauka,
lizentzia eta edukia galduko dira
telefonoaren memoria formateatuz gero.
Lizentzia eta edukia gal ditzakezu zure
telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure
telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko
aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati
lotuak egon daitezke, eta eduki babestua
SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik
ikusi ahal izango da.