Telefonoa eta SIM txartela
Zure telefonoaren eta SIM txartelaren
segurtasun-ezarpenak zehatz ditzakezu.
Adibidez, sarbide-kodeak alda ditzakezu.
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef. kudeaketa
>
Seg..-
-ezarpenak
>
Telefonoa eta SIM txart.
.
Aukeratu hauetatik:
PIN kode eskaera — Aktibatuta
dagoenean, kodea eskatuko da telefonoa
pizten den bakoitzean. SIM txartel batzuk
ez dute PIN kodea desaktibatzen utziko.
PIN kodea, PIN2 kodea eta Blokeatzeko
kodea — Aldatu PIN kodea, PIN2 kodea
eta blokeo-kodea. Kode horiek 0-9
zenbakiak bakarrik izan ditzakete.
Saihestu larrialdi-zenbakien antzekoak
diren kodeak erabiltzea larrialdi-
-zenbakietara nahi gabe deitzea
ekiditeko. PIN edo PIN2 kodea ahazten
baduzu, jarri zerbitzu-hornitzailearekin
harremanetan. Blokeo-kodea ahazten
baduzu, jarri harremanetan Nokia Care
gune batekin edo zure zerbitzu-
-hornitzailearekin harremanetan.
Telef. blok. autom. epea — Baimenik
gabeko erabilera saihesteko, ezarri
denbora-muga bat, tarte horren ondoren
telefonoa automatikoki blokea dadin.
Blokeatutako telefonoa ezin da erabili
blokeo-kode zuzena sartzen den arte.
Aukera hori desaktibatzeko, hautatu
Bat
ere ez
.
SIM txart. ald. bada, blok.
— Konfiguratu telefonoa blokeo-kodea
eska diezazun telefonoan SIM txartel
ezezagun bat sartzen denean. Telefonoak
jabearen SIM txartel gisa ezagutzen
dituen zerrenda bat gordetzen du.
Urruneko tel.-blokeoa — Gaitu edo
desgaitu urruneko blokeoa.
Erabiltzaile-talde itxia — Zehaztu
pertsona-talde bat haiei deiak egiteko eta
haien deiak jaso ahal izateko (sareko
zerbitzua).
Baieztatu SIM zerbitzuak
— Konfiguratu telefonoa berrespena eska
diezazun SIM txartelaren zerbitzu bat
erabiltzen ari zarenean (sareko
zerbitzua).