Ziurtagiriak kudeatu
Ziurtagiri digitalek zure edukia babesten
dute isilpeko informazioa
transferitzerakoan. Ziurtagiriak lineako
banku edo bestelako gune batera
konektatzean erabili behar dituzu, edo
isilpeko informazioa transferitzeko
urruneko zerbitzari batera konektatzen
zarenean.
Era berean, ziurtagiriak birusen edo beste
software gaiztoen arriskua murriztu nahi
duzunean, eta softwarea deskargatzean
eta instalatzean benetako softwarea dela
ziurtatu nahi duzunean erabil daitezke.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Telef. kudeaketa
>
Seg..-
-ezarpenak
>
Ziurtagirien kudeaketa
eta hautatu nahi duzun ziurtagiri mota.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna
bermatzen; softwarearen jatorria
egiaztatzeko erabiltzen dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak
erabiltzeak urrutiko konexioa eta
software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen
gutxitzen dituen arren, ziurtagiri horiek
110 Ezarpenak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
zuzentasunez erabili behar dira
segurtasun gehigarri hori benetan
aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat
izateak soilik, berez, ez du eskaintzen
inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar
ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan
dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua
izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo
"Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen
badira, ziurtagiriak onargarria izan behar
lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko
data eta ordua zuzenak direla.