Deskonektatuta profila
Lineaz kanpoko profilarekin, telefonoa
erabil dezakezu haririk gabeko sare
zelularrera konektatu gabe. Lineaz kanpo
profila aktibatuta dagoenean, telefonoa
SIM txartelik gabe erabil daiteke.
Aktibatu lineaz kanpoko profila
Sakatu labur pizteko tekla eta aukeratu
Lineaz kanpo
.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen
duzunean, sare zelularreko konexioa
ixten da. Telefonotik eta telefonorako
sare zelularreko Irrati frekuentzia seinale
guztiak mozten dira. Sare zelularra
erabiliz mezuak bidaltzen saiatzen bazara
irteera erretiluan jartzen dira geroago
bidaltzeko.
Garrantzitsua: Lineaz kanpoko
profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta
haririk gabeko sare estaldura eskatzen
duten beste funtzio batzuk erabili ere.
Hala ere, zure telefonoan ezarritako
larrialdi zenbaki ofizialera dei liteke ere.
Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin
profilak aldatu eta, gero, telefonoaren
funtzionalitatea aktibatu behar da. Gailua
blokeatua izan bada, sar ezazu
blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpoko profila aktibatzen
duzunean, haririk gabeko LAN (WLAN)
konexio bat erabil dezakezu, besteren
artean, posta elektronikoa edo Interneta
arakatzeko. Bluetooth konexioa ere erabil
daiteke deskonektatuta profila aktibatuta
dagoenean. WLAN edo Bluetooth
konexioak ezartzerakoan eta
erabiltzerakoan bete segurtasun-
-eskakizun aplikagarri guztiak.