Hasierako pantailari buruz
Hasierako pantailan gehien erabiltzen
dituzun aplikazioetan sar zaitezke
zuzenean, aplikazioak kontrolatu, musika
jogailua esaterako, kontaktu gogokoak
ikusi eta begirada batean dei galduak edo
mezu berriak dituzun ikus dezakezu.
Hasierako pantailaren elementu
interaktiboak
Erlojua irekitzeko, ukitu erlojua (1).
Hasierako pantailan egutegia irekitzeko
edo profilak aldatzeko, sakatu data edo
profilaren izena (2).
Konektagarritasun-ezarpenak ikusteko
edo aldatzeko (
), eskuragarri dauden
hari gabeko LANak ikusteko WLAN
bilaketa gaituta badago, edo galdutako
gertaerak ikusteko, sakatu goialdeko
eskuineko izkina (3).
Markatzailea irekitzeko deitu ahal
izateko, hautatu (4).
Edukia ezkutatu eta erakusteko, ukitu
pantaila atzamarrarekin.
Hasierako pantailan elementuak
gehitzea
Eduki sakatuta hasierako pantailako
eremu hutsen bat eta, pop-up menuan,
hautatu
Gehitu edukia
eta elementua.
Tresnak erabiltzean datu kantitate
handiak transferi daitezke (sareko
zerbitzua).
Hasierako pantailan elementuak
mugitzea
Hautatu
Aukerak
>
Editatu edukia
eta
nahi duzun elementua, eta arrastatu nahi
duzun lekura.
Hasierako pantailatik elementuak
kentzea
Eduki sakatuta kendu nahi duzun
elementua eta, pop-up menuan, hautatu
Kendu
.