Argazki eta grabazio ezarpenak
Argazki eta grabazio ezarpenen ikuspegia
irekitzeko argazkiak atera edo bideoklip
bat grabatu aurretik, aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
eta .
Argazki eta grabazio ezarpenen
ikuspegian, argazkiak atera edo
bideoklipak grabatu aurreko
ezarpenentzako eta elementuentzako
lasterbideak azaltzen dira.
Argazki eta grabazio ezarpenak
berrezarriko dira kamera itxi ondoren.
Hautatu aukera hauetariko bat:
Hautatu eszena.
edo
Aldatu bideo eta argazki
moduen artean.
edo Erakutsi edo ezkutatu
bisorearen sareta (argazkietan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazki
moduan soilik).
Aktibatu sekuentzia modua (argazki
moduan soilik).
Ireki
Argazkiak
Irudiaren ezarpenak:
Hautatu kolore-efektua.
Egokitu zurien balantzea. Aukeratu
uneko argi baldintzak. Honela, kamerak
argazki zehatzagoak aterako ditu.
Doitu esposizio konpentsazioa
(argazkietan soilik). Gai ilun bat plano argi
batetan atera nahi baduzu, elurretan,
adibidez, egokitu esposizioa +1 edo +2ra
hondoko argitasuna orekatzeko. Gai
argitsuak plano ilunetan ateratzeko,
erabili -1 edo -2.
Egokitu argiarekiko sentikortasuna
(argazkietan bakarrik). Areagotu
argiarekiko sentikortasuna argi gutxiko
baldintzetan argazki ilunak eta lausoak
saihesteko. Argi sentikortasuna
areagotuz irudiaren zarata areago
daiteke ere.
Egokitu kontrastea (argazkietan
bakarrik). Egokitu argazkiko gune argi eta
ilunen arteko desberdintasuna.
Egokitu zehaztasuna (argazkietan
bakarrik).
Pantailaren bistaratzea ezartzen dituzun
ezarpenen arabera aldatzen da.
Argazkien ezarpenak argazkiak
ateratzeko modua egokitzeko dira
bakarrik. Modu batetik bestera aldatzean
ez dira zehaztutako ezarpenak
berrezarriko.
Eszena berria aukeratzen baduzu,
aukeratutako eszenak argazkien
ezarpenak ordeztuko ditu. Behar izanez
gero, eszena aukeratu ondoren ere alda
ditzakezu argazkien ezarpenak.
Kamera 77
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Ateratako argazkia gordetzeko denbora
gehiago behar da zooma, argia edo
kolorea aldatuz gero.