Kokapen-informazioa
Ateratako materialaren xehetasunetan
kokapen-informazioa gehi daiteke
automatikoki. Adibidez, Argazkiak
aplikazioan irudiak atera zireneko
kokapena ikus dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
.
Kokapen-informazioa ateratako
materialean gehitzea
Hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Erakutsi GPS-informazioa
>
Aktibatu
.
Kokapen-informazioa kamera
nagusiarekin ateratako argazkietan soilik
dago eskuragarri.
Kokapen-informazioa irudi edo bideoklip
batean erantsi ahal izango duzu kokapen-
-koordenatuak sarearen eta GPSaren
bidez zehatz badaitezke. Kokapen-
-informazio erantsia duen irudi edo
bideoklip bat partekatuz gero, irudia edo
bideoklipa ikusten dutenentzat kokapen-
-informazioa ikusgai egongo da.
Geoetiketatzea desaktiba dezakezu
kameraren ezarpenetan.
Zenbait minutu igaro daitezke zure
kokapen-koordenatuak lortu arte.
Kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiak GPS seinalearen
eskuragarritasunean eta kalitatean
eragina izan dezakete. Kokapen-
-informazioa duen fitxategi bat
partekatzen baduzu, kokapen-
-informazioa ere partekatuko duzu, eta
zure kokapena fitxategia ikusten duten
hirugarrenentzat ikusgai egongo da.
Gailuak sareko zerbitzuak behar ditu
kokapen-informazioa lortzeko.
Kokapen-informazioaren adierazleak:
— Kokapen-informazioa ez dago
eskuragarri. GPSa atzealdean aktibo
gelditzen da minutu batzuetan zehar.
Satelite bidezko konexio bat ezartzen
bada eta adierazlea une horretan
modura aldatzen bada, denbora horretan
ateratako argazkiei eta grabatutako
bideoklipei GPSaren kokapen-
-informazioan oinarritutako etiketak
jarriko zaizkie.
— Kokapen-informazioa eskuragarri
dago. Kokapen-informazioa fitxategiaren
xehetasunetan gehitzen da.
Kokapen-informazioa duten fitxategiak
ikurraz adierazten dira Argazkiak
aplikazioan.