GPS konexioak sortzeko aholkuak
Egiaztatu satelitearen seinalearen
egoera
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
eta
GPS datuak
>
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite
bakoitzeko barra bat agertuko da satelite-
-informazioaren ikuspegian. Barra zenbat
eta luzeagoa izan, are eta indartsuagoa
izango da satelitearen seinalea. Gailuak
zure kokalekua kalkulatzeko datu adina
jaso duenean satelite-seinaletik, barraren
kolorea aldatuko da.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso
beharko ditu seinaleak zure gailuak, zure
kokapena kalkulatu ahal izateko. Behin
hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure
kokapena kalkulatzen jarraitzeko, hiru
satelite soilik erabiltzea. Hala ere,
normalean, zenbat eta satelite gehiago
aurkitu, orduan eta zehaztasun hobea
izango da.
Ezin bada satelite-seinalerik aurkitu,
egizu honakoa:
•
Leku estali batetan bazaude, joan
zeru irekira seinale hobea jasotzeko.
•
Kanpoaldean bazaude, mugitu leku
zabalago batetara.
•
Eguraldi baldintzak txarrak badira,
seinalearen indarrean eragin dezake.
66 Kokatzen (GPS)
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
•
Ibilgailu batzuk leiho tindatuak
(atermikoak) dituzte eta satelitearen
seinalea blokea dezakete.
•
Ziurtatu antena ez duzula eskuarekin
estaltzen.
GPS konexioa ezartzeak segundo edo
minutu batzuk iraun ditzake. GPS
konexioa ibilgailu baten barruan
ezartzeak denbora gehiago iraun dezake.
GPS hartzailea gailuko bateriaren
energiaz hornitzen da. GPS erabiltzean
bateria azkarrago agor daiteke.