Nokia C6 00 - Lagunduriko GPSari (A-GPS) buruz

background image

Lagunduriko GPSari (A-GPS) buruz

Telefonoak A-GPS teknologia onartzen du

(sareko zerbitzua). A-GPSa aktibatzen

duzunean, telefonoak sateliteko

informazio erabilgarria jasotzen du

laguntzarako datu-zerbitzari batetik

mugikorraren sarearen bidez. Laguntza-

-datuei esker, gailuak GPS kokapena

bizkorrago lor dezake.
Assisted GPS (A-GPS) datu pakete konexio

baten bidez laguntzarako datuak lortzeko

erabiltzen da, zure telefonoak sateliteen

seinalea jasotzen duen zure uneko

kokapenaren koordenatuak kalkulatuz.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua

erabiltzeko aurrekonfiguratuta dago,

hornitzailearen beste ezarpen bereziak

erabilgarri ez daudenean. Laguntza

datuak Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen

dira, beharrezkoak direnean soilik.
Telefonoan Interneterako sarbide-puntu

bat zehaztuta izan beharko duzu Nokia A-

-GPS zerbitzuaren laguntza-datuak

jasotzeko datu-pakete konexio bidez.
A-GPSaren sarbide-puntua zehaztu

Hautatu

Menua

>

Aplikazioak

>

Kokapena

eta

Posizionamend.

>

Posizion.-zerbitzaria

>

Sarbidea

. Datu-

-pakete bidezko Interneteko sarbide-

-puntua bakarrik erabil daiteke zerbitzu

honetarako. Telefonoak Interneterako

sarbide-puntua eskatzen dizu GPSa lehen

aldiz erabiltzen duzunean.