Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe
konekta zaitezke beste gailu
bateragarriekin, hala nola gailu
mugikorrak, ordenagailuak, aurikularrak
eta autoaren kitak.
Konexioa zure gailutik elementuak
bidaltzeko, fitxategiak ordenagailu
bateragarri batetik transferitzeko eta
inprimagailu bateragarri batekin
fitxategiak inprimatzeko erabil dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez
egiten denez, konektatutako gailuek ez
58 Konexioak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
dute elkarri begira egon beharrik. Halere,
gehienez elkarrengandik 10 metrora (33
oin) egon behar dute eta, baina
interferentziak jasan ditzakete tarteko
hormak edo tresna elektronikoak direla
eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin
bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: Telefono-
-sarea (DUN), Object Push profila (OPP),
fitxategi-transferentzia profila (FTP),
eskulibreen profila (HFP), entzungailuen
profila (HSP), oinarrizko irudigintza
profila (BIP), urruneko SIM sarbiderako
profila (SimAP), gailu-identifikatzaile
profila (DI), kontaktuetarako sarbiderako
profila (PBAP), giza-interfazeko gailuen
profila (HID), audio/bideo banaketa
orokorrerako profila (GAVDP), urruneko
audio/bideo kontrolaren profila (AVRCP),
audio banaketa aurreratuaren profila
(A2DP) . Bluetooth teknologia onartzen
duten beste gailu batzuekiko
operatibitatea ziurtatzeko, modelo
honetarako Nokia konpainiak onartutako
osagarri homologatuak erabili behar dira
bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Telefonoa blokeatuta dagoenean,
baimendutako gailuetarako konexioak
soilik ezar daitezke.
Bluetooth teknologia darabilten
funtzioek bateria indar gehiago behar
dute eta, beraz, bateriaren iraupena
murrizten dute.