Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak
onartzen ditu (sare zerbitzua), GSM sarean
GPRS konexioa, esaterako. Gailua GSM eta
3G sareetan erabiltzen denean, aldi
berean datu-konexio asko egon daitezke
aktibatuta eta sarbide-puntuek datu-
-konexio bat parteka dezakete. 3G sarean,
datu-konexioek aktibatuta jarraitzen
dute ahots-deietan zehar.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi
bakoitzean konexio bakarra egon daiteke
aktibo hari gabeko LAN sare batean, baina
interneteko sargune bera aplikazio bat
baino gehiagok erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat
behar da. Sargune mota desberdinak
zehatz daitezke, adibidez:
•
MMS sargunea multimedia mezuak
bidali eta jasotzeko
•
Interneteko sargunea (IAP) mezu
elektronikoak bidali eta jasotzeko eta
internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu
nahi duzun zerbitzuarentzako zein
sargune mota behar den. Datu-pakete
konexio zerbitzuei buruzko
eskuragarritasuna eta harpidetzari buruz
gehiago jakiteko jar zaitez harremanetan
zure zerbitzu hornitzailearekin.