WLAN konexioak
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat
erabili ahal izateko Interneteko WLAN
sargune bat (IAP) sortu behar duzu. Erabili
sargunea Internetera konektatu behar
diren aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sargunea erabiliz
datuen konexio bat sortzen duzunean,
WLAN konexio bat ezartzen. WLAN
konexio aktiboa amaitzen da datuen
konexioa amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean
edo datu paketea aktibatuta dagoenean.
WLAN sargune batera soilik egon zaitezke
konektatua aldi berean, baina aplikazio
askok Interneteko sargune bera erabil
dezakete.
Telefonoa deskonektatuta profilean
badago WLAN ere erabil dezakezu
(eskuragarri badago). Gogoratu
segurtasun baldintza aplikagarri guztiak
bete behar direla hari gabeko WLAN
konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen
multimedia sargunearen kontrol (MAC)
helbide bakarra egiaztatzeko, ireki
markagailua eta idatzi *#62209526#.