WLANari buruz
Hari gabeko tokiko sare (WLAN) bidezko
konexioa erabiltzeko, kokapenean sare
bat erabilgarri egon behar du, eta gailua
WLAN horretara konektatu behar da.
Zenbait WLAN babestuta daude eta
zerbitzu hornitzailearen sarbiderako
gakoa behar duzu konektatzeko.
Oharra: Frantzian WLANa
eraikinen barruan soilik erabil daiteke.
WLAN erabiltzen duten funtzioek, edo
beste funtzioak erabiltzen diren bitartean
atzealdean funtzionatzen dutenek,
bateria gehiago behar dute, bateriaren
bizitza murriztuz.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko
LAN konexioaren segurtasuna hobetzeko,
kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor
zure datuetan baimenik gabe sartzeko
arriskua murrizten du.