Software eguneratzeei buruz
Software eguneraketak gailua
erosterakoan eskuragarri ez zeuden
hainbat funtzio eta funtzio hobetuak izan
ditzake. Softwarea eguneratzeak
8
Laguntza bilatzea
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
gailuaren funtzionamendua hobetu
dezake.
Zure gailuarentzako software berria
eskuragarri dagoenean jakinarazpen bat
jasotzeko, erregistratu My Nokia
zerbitzuan eta harpidetu testu-
-mezuentzako edo posta elektronikoko
mezuentzako jakinarazpenetara.
Informazio gehiagorako, joan
www.nokia.com/mynokia helbideetara.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da gailua erabili,
ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa
bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Software eguneratzeak deskargatzean
datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina
bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak
eguneratu ondoren, baliteke
eguneratutako aplikazioen argibideak
erabiltzailearen gidan edo laguntzetan
eguneratuta ez egotea.