Bateria kargatu
Bateria erdizka kargatu da fabrikan.
Telefonoak karga baxua adierazten badu,
egin ondoko hau:
1 Konektatu kargagailua hormako
hartunera.
2 Konektatu kargagailua telefonora.
Bateria kargatzen ari denean,
kargagailuaren konektorearen
inguruko argi adierazlea piztuta
dago.
3 Telefonoak guztiz kargatuta dagoela
adierazten duenean, deskonektatu
kargagailua gailutik eta, ondoren,
korronte-hartunetik.
Bateriaren karga-denbora ez da zehatza
eta gailua kargatzen den bitartean erabil
dezakezu. Bateria guztiz deskargatuta
baldin badago, baliteke hainbat minutu
igarotzea kargatzen ari dela adierazten
duen irudia pantailan agertu arte edo
deiak egin ahal izan arte.
Aholkua: Deskonektatu kargagailua
korronte-hartunetik erabiltzen ari ez
zarenean. Korronte-hartunera
konektatuta dagoen kargagailuak
energia kontsumitzen du telefonora
konektatuta ez egon arren.
hala nola, bideo-deiak eta abiadura
handiko datu-konexioa aplikazioaren
eragiketan zehar, telefonoa bero daiteke.
Gehienetan hau normala izaten da.
Telefonoa ongi ez dabilela irudituko
balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan
dagoen baimendutako zerbitzu gunera.