Edukia transferitu
Switch aplikazioa erabil dezakezu lehen
zeneukan Nokia telefonotik zure
telefonora edukia kopiatzeko, adibidez:
telefono zenbakiak, helbideak, egutegiko
elementuak eta argazkiak.
Gailu igorlearen modeloak mugatzen du
transferi daitekeen eduki mota. Gailu
horrek sinkronizazioa onartzen badu,
gailu batetik bestera datuak ere
sinkroniza daitezke. Beste gailua
bateragarria ez bada, zureak jakinaraziko
dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe ezin bada
piztu, zure SIM txartela sar dezakezu
bertan. Zure telefonoa SIM txartelik gabe
pizten denean, deskonektatuta profila
automatikoki aktibatzen da.
Edukia lehenengo aldiz transferitu
1 Beste gailu batetik datuak lehenengo
aldiz eskuratzeko, zure telefonoan
hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Tresnak
>
Tel. konfig.
>
Datu-
-transfer.
.
2 Datuak transferitzeko erabili nahi
duzun konexio mota aukeratu. Bi
gailuek aukeratutako konexio mota
onartzea beharrezkoa da.
3 Bluetootha konexio mota gisa
aukeratzen baduzu, konektatu bi
gailuak. Zure telefonoak Bluetooth
konexioa duten gailuak bilatzea nahi
baduzu, aukeratu
Jarraitu
. Edukia
zein gailutik transferitu nahi duzun
aukeratu. Zure gailuan kode bat
sartzea eskatzen zaizu. Idatzi kode
bat (1-16 digitu) eta aukeratu
Ados
.
Idatzi kode berbera beste gailuan eta
aukeratu
Ados
. Gailuak dagoeneko
uztartuta daude.
Baliteke aurreko Nokia telefonoek
Switch aplikazioa ez edukitzea. Kasu
honetan, Switch aplikazioa beste
gailura mezu gisa bidaliko da.
Aldaketa aplikazioa beste gailuan
instalatzeko, mezua ireki eta
pantailako argibideak jarraitu.
4 Zure telefonoan aukeratu beste
gailutik transferitu nahi duzun
edukia.
Transferentzia hasi denean, hau
ezezta daiteke eta geroago jarraitu.
Edukia beste gailuaren memoriatik gailu
honetan dagokion tokira aldatuko da.
Transferentzia denbora transferitu
beharreko datu kopuruaren araberakoa
da.