Teklatua
Telefonoak teklatu osoa du. Teklatua
irekitzeko, lerratu ukipen-pantaila gora.
Aplikazio guztietan, pantaila
automatikoki aldatzen da modu
bertikaletik horizontalera teklatua
irekitzen duzunean.
18 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
1 Funtzio-tekla. Teklen goialdean
eskuinetara ageri diren karaktere
bereziak sartzeko, sakatu funtzio-
-tekla eta, ondoren, sakatu dagokion
tekla. Hainbat karaktere berezi
jarraian sartzeko, sakatu funtzio-
-tekla azkar bi aldiz. Modu normalera
itzultzeko, sakatu funtzio-tekla
berriro.
2 MAIUS tekla. Maiuskulen, minuskulen
eta zenbakien artean aldatzeko,
sakatu MAIUS tekla birritan.
Minuskuletan idazterakoan
maiuskula bat sartzeko edo
alderantziz, sakatu MAIUS tekla eta,
ondoren, sartu nahi duzun hizkia.
3 Ikur-tekla. Teklatuan agertzen ez
diren karaktere bereziak sartzeko,
sakatu ikur-tekla eta hautatu nahi
duzun karakterean taula.
4 Ctrl tekla. Zenbait lasterbidek ctrl
tekla eskatzen du.
5 Zuriune-tekla
6 Maiuskula-tekla
7 Enter tekla
8 Navi™ tekla (nabigazio-tekla). Sakatu
nabigazio-tekla hautaketa bat
egiteko. Sakatu nabigazio-teklaren
ertzak pantailan ezkerrera, eskuinera,
gora edo behera mugitzeko. Eduki
sakatuta nabigazio-teklaren ertza
azkarrago mugitzeko.
9 Atzera-tekla. Karaktere bat
ezabatzeko, sakatu atzera-tekla.
Hainbat karaktere ezabatzeko, eduki
sakatuta atzera-tekla.
Teklatuan agertzen ez diren
karaktereak sartu
Karaktereen aldagaiak txerta daitezke,
adibidez, tileta duten karaktereak. á
txertatzeko, eduki sakatuta ikur-tekla eta,
ondoren, sakatu A behin eta berriz, nahi
duzun karakterea bistaratzen den arte.
Hizkien ordena eta erabilgarritasuna
hautatutako idazketa-hizkuntzaren
araberakoa da.