Ukimen-pantailaren ekintzak
Erabili ukimen-pantaila atzamarrarekin
edo boligrafo batekin (eskuragarri
badago).
Garrantzitsua: Gailu honentzako
Nokiak onartutako arkatza bakarrik
erabili. Beste edozein arkatz erabiltzeak
gailuaren garantia baliogabetu dezake
eta gainera ukipen-pantaila kaltetu
dezake. Saihes ezazu ukipen-pantaila
urratzea. Ez erabili inoiz luma, arkatz edo
16 Lehen urratsak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
beste edozein objektu zorrotzik ukipen-
-pantailan idazteko.
Sakatu eta sakatu bi aldiz
Ukimen-pantailan aplikazio edo elementu
bat irekitzeko normalean hatzarekin
sakatzen duzu. Baina elementu hauek bi
aldiz sakatu behar dituzu irekitzeko.
•
Zerrendatu aplikazio bateko
elementuak, hala nola, Mezularitza
aplikazioko Zirriborroak karpeta.
•
Fitxategien zerrenda bateko
fitxategiak, adibidez, Argazkiak
aplikazioan ateratako karpetako irudi
bat.
Aholkua: Zerrenda-ikuspegi bat
irekitzean, lehen elementua
nabarmenduta egoten da.
Nabarmendutako elementua
irekitzeko, sakatu behin.
Fitxategi edo elementu bat behin
sakatuz gero, ireki beharrean
nabarmendu egiten da.
Elementuaren aukera eskuragarriak
ikusteko, hautatu
Aukerak
edo,
eskuragarri bada, hautatu ikonoa
tresna-barran.
Hautatu
Erabiltzaileentzako dokumentu honetan
aplikazioak edo elementuak behin edo
bitan sakatuz irekitzeko "hautatzen"
dituzu.
Adibidea:
Aukerak
>
Laguntza
hautatzeko, sakatu
Aukerak
eta jarraian
sakatu
Laguntza
.
Arrastatu
Arrastatzeko, ezarri hatza pantailan eta
labaindu pantailan zehar.
Adibidea: Web orri batean gora edo
behera joateko, arrastatu orria
hatzarekin.
Pasa hatza
Hatza pasatzeko eskatzean, pasa hatza
azkar pantailan ezkerrera edo eskuinera.
Adibidea: Irudi bat ikusterakoan, aurreko
edo hurrengo irudia ikusteko, arrastatu
azkar ezkerrera edo eskuinera hurrenez
hurren.
Keinuak
Keinu egiteko, jarri hatza pantailan,
labaindu azkar pantailan zehar eta altxatu
azkar hatza. Pantailako edukia mugitzen
jarraituko du askatu duzun unean zeukan
abiaduran eta noranzkoan. Korritzen den
zerrenda bateko elementu bat hautatzeko
Lehen urratsak 17
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
eta mugimendua gelditzeko, sakatu
elementua.
Mugitu edo joan
Barra bat duten zerrendetan gora edo
behera joateko, arrastatu barraren
graduatzailea.
Zenbait zerrenda-ikuspegitan hatza
zerrendako elementu batean ezarri eta
gora edo behera arrasta dezakezu.
Aholkua: Ikono baten deskribapen
laburra ikusteko, kokatu hatza ikonoaren
gainean. Deskribapenak ez daude
eskuragarri ikono guztientzat.
Ukimen-pantailako atzealdeko argia
Ukimen-pantailaren atzealdeko argia
itzali egiten da tarte batean inaktibo egon
ondoren.
Pantailaren atzeko argia pizteko,
desblokeatu pantaila eta teklatua,
beharrezkoa izanez gero, eta sakatu
menu-tekla.