Mail for Exchange
Mail for Exchange zerbitzuarekin laneko
posta telefonoan jaso dezakezu. Mezu
elektronikoak irakur eta erantzun
ditzakezu, eranskinak ikusi eta editatu,
egutegiko informazioa ikusi, bilera
eskaerak jaso eta erantzun, hitzorduak
antolatu eta kontaktuen informazioa
ikusi, gehitu eta editatu.
Mail for Exchange
Mail for Exchange aplikazioaren erabilera
PIM datuen hari gabeko sinkronizaziora
mugatuta dago Nokia telefonoaren eta
baimendutako Microsoft Exchange
zerbitzarien artean.
Mail for Exchange instalatu ahal izateko
zure konpainiak Microsoft Exchange
Server erabili behar du. Honez gain, zure
enpresako informatika teknikariak Mail
for Exchange aktibatu behar du zure
kontuan.
Mail for Exchange instalatu aurretik
ziurtatu ondorengoak badituzula:
•
Enpresako posta elektronikoaren IDa
•
Zure lantokiko sarean sartzeko
erabiltzaile izena
•
Zure lantokiko sarearen pasahitza
•
Zure sareko domeinuaren izena (jarri
harremanetan zure enpresako IKT
sailarekin)
•
Zure Mail for Exchange zerbitzariaren
izena (jarri harremanetan zure
enpresako IKT sailarekin)
Baliteke informazio gehiago sartu behar
izatea; hau zure enpresaren Mail for
Exchange zerbitzariaren
konfigurazioaren araberakoa da. Ez
baduzu informazio zuzena, jarri
harremanetan zure enpresako IKT
sailarekin.
Mail for Exchange zerbitzuarekin blokeo-
-kodearen erabilera derrigorrezkoa izan
daiteke. Telefonoaren blokeo-kode
lehenetsia 12345 da, baina agian
enpresako informatika teknikariak beste
bat zehaztu du.
Mezularitza ezarpenetan Mail for
Exchange profila eta ezarpenak ikus eta
alda ditzakezu.
46 Mail for Exchange
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.