Ibilbideak antolatzea
Antolatu bidaia eta sortu ibilbidea, eta
ikusi mapan atera aurretik.
Hautatu
Menua
>
Mapak
eta
Nire
kokap.
.
Ibilbideak sortzea
1 Ukitu hasiera-puntuaren kokalekua.
Helbide edo toki bat bilatzeko,
hautatu
Bilatu
.
2 Ukitu kokalekuaren informazio
eremua.
3 Hautatu
Nabigatu
>
Gehitu
ibilbideari
.
4 Ibilbideko beste puntu bat gehitzeko,
hautatu
Gehitu puntu berria
eta
aukera egokia.
Ibilbideko puntuen ordena aldatzea
1 Hautatu ibilbideko puntu bat.
2 Hautatu
Mugitu
.
3 Ukitu nora mugitu nahi duzun
ibilbideko puntua.
Ibilbideko puntuen kokalekua
editatzea
Ukitu ibilbideko puntua eta hautatu
Editatu
eta aukera egokia.
Ibilbidea mapan ikustea
Hautatu
Erakutsi
.
Helmugara nabigatzea
Hautatu
Erakutsi
>
Aukerak
>
Hasi
gidatzen
edo
Hasi oinez
.
Ibilbideen ezarpenak aldatzea
Ibilbidearen ezarpenen araberakoak
izango dira nabigazio-jarraibideak eta
ibilbidea mapan agertzeko modua.
1 Ibilbide-antolatzailearen ikuspegian,
ireki Ezarpenak fitxa. Ibilbide-
-antolatzailearen ikuspegia
nabigazio-ikuspegitik lortzeko,
hautatu
Aukerak
>
Puntuak
edo
Ibilbideko puntuak
.
2 Zehaztu garraiobide mota
Autoz
edo
Oinez
gisa.
Oinez
hautatzen baduzu,
bide bakarreko kaleak kale arruntak
dira, eta espaloiak eta zeharka
daitezkeen ibilbideak erabil daitezke,
parkeak eta merkataritza-guneak
adibidez.
3 Hautatu nahi duzun aukera.
72 Mapak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Oinez modua hautatzea
Ireki Ezarpenak fitxa, zehaztu garraiobide
mota
Oinez
gisa eta hautatu
Ibilbide
hobetsia
>
Kaleak
edo
Marra zuzena
.
Marra zuzena
errepidea ez den
eremuetan erabil daiteke, oinezko
norabidea zehazten baitu.
Gidatzeko ibilbide azkarrena edo
motzena erabiltzea
Ireki Ezarpenak fitxa, zehaztu garraiobide
mota
Autoz
gisa eta hautatu
Hautatu
ibilbidea
>
Ibilbide azkarragoa
edo
Ibilbide laburragoa
.
Gidatzeko ibilbide hobetua erabiltzea
Ireki Ezarpenak fitxa, zehaztu garraiobide
mota
Autoz
gisa eta hautatu
Hautatu
ibilbidea
>
Optimizatua
. Gidatzeko
ibilbide hobetuak ibilbide motzenaren eta
azkarrenaren abantailak tartekatzen ditu.
Halaber, autobideak, tunelak edo ferryak
baimentzea edo saihestea aukera
dezakezu.