Ikusi zure kokapena eta mapa
Ikusi zure uneko kokapena mapan, eta
arakatu hiri eta herrialde desberdinetako
mapak.
Aukeratu
Menua
>
Mapak
eta
Nire
kokap.
.
ikurrak zure uneko kokapena
erakusten du, erabilgarri badago. Zure
kokapena bilatzen dagoenean, ikurrak
keinu egiten du. Zure kokapena
erabilgarri ez badago, ikurrak zure
azken kokapen ezaguna adierazten du.
Kokapen zehatzik erabilgarri egon ezean,
kokapen-ikonoa gorriz inguratuta
agertzen da, egon zaitezkeen kokapen-
-eremu orokorra adierazteko. Populazio
handiko eremuetan, zehaztasuna
handiagoa izaten da, eta gorritutako
eremua populazio txikiko eremuetakoa
baino txikiagoa izaten da.
Mapa arakatzea
Arrastatu mapa hatzarekin.
Lehenespenez, mapa iparraldera
orientatuta egoten da.
Ikusi zure uneko kokapena edo azken
kokapen ezaguna.
Hautatu .
Handiagotu edo txikiagotu
Hautatu + edo -.
Aholkua: Zooma erabiltzeko, mapan bi
hatz jarri eta, bata bestearengandik
urrunduz labaindu ditzakezu
handiagotzeko, eta bata bestearengana
gerturatuz labaindu txikiagotzeko.
Ezaugarri hau ez dute gailu guztiek
onartzen.
Zure gailuan gordeta ez dauden mapen
eremu batera bidaiatzen baduzu eta datu-
-konexioa aktibo baduzu, kale-mapa
berriak automatikoki deskargatuko dira.
Kale-mapak automatikoki deskargatu
daitezen saihesteko, menu nagusian
hautatu >
Internet
>
Konexioa
>
Deskonektatuta
.
Mapen estaldura herrialdearen edo
eskualdearen arabera aldatzen da.