Kokapen-metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena
bistaratzen du mapan GPS, A-GPS, WLAN,
edo sare (ID mugikor) kokapen-
-metodoetan oinarrituta.
Global positioning system (GPS) metodoa
kokapena kalkulatzeko sateliteetan
oinarritzen den sistema da. Lagundutako
GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako
sistema da eta GPS datuak bidaltzen
dizkizu kokapenaren abiadura eta
zehaztasuna hobetzeko.
WLAN bidez kalkulatutako metodoak
kokapenaren zehaztasuna hobetzen du
GPS seinaleak erabilgarri ez daudenean,
eraikinen barruan edo eraikin garaien
artean zaudenean bereziki.
Sarean (ID mugikorrean) oinarritutako
kokapenean, zure gailu mugikorrera
konektatutako antena-sistema erabiltzen
da zure kokapena zehazteko.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan,
mapen informazioa deskargatzeko erabili
beharreko Interneteko sarbide-puntua
zehazteko eskatuko zaizu; bestela, A-GPS
sistema erabili nahi duzula edo WLAN
batera konektatu nahi duzula zehatz
dezakezu.
Sareko zerbitzuen kostuak saihesteko, A-
-GPS, WLAN edo sare (ID mugikor)
kokapen-metodoak desgai ditzakezu zure
gailuko kokapenaren ezarpenetan, baina
zure kokapena kalkulatzeak denbora
gehiago beharko du. Kokapenaren
ezarpenei buruzko informazio gehiago
jasotzeko, jo zure gailuaren
erabiltzailearen gidara.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS)
Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze
lanen erantzule bakarra. Estatu Batuetako
gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete
kokapenari buruzko datuen
zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako
Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari
buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe
dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiaren baldintzek, GPS
seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean
eragina izan dezakete. Baliteke GPS
seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa
daitezke zenbait materialekin, hormigoia
eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz
bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta
irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea
kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun
mugatua du, eta akats batzuk izan
ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik
egon daiteke.
Oharra: Frantzian WLANa
eraikinen barruan soilik erabil daiteke.
Kokapena zehazteko eskuragarri dauden
metodoen arabera, kokapenaren
zehaztasuna metro gutxi batzuetatik
hainbat kilometrotara alda daiteke.
70 Mapak
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.