Mapak aplikazioaren ikuspegi
orokorra
Hautatu
Menua
>
Mapak
.
Ongi etorri Mapak aplikaziora.
Mapak aplikazioak inguruan zer dagoen
erakusten dizu, ibilbideak antolatzen
laguntzen dizu eta joan nahi duzun tokira
gidatzen zaitu.
•
Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
•
Bilatu joan nahi duzun tokirainoko
urratsez urratseko jarraibideak.
•
Zure kokaleku eta ibilbide gogokoak
sinkroniza ditzakezu gailu
mugikorraren eta Ovi Mapak web
zerbitzuaren artean.
•
Begiratu eguraldiaren iragarpenak
eta tokiko informazio gehiago,
erabilgarri badago.
Zerbitzu batzuk agian ez dira erabilgarri
egongo herrialde guztietan eta agian
hizkuntza jakin batzuetan bakarrik
eskainiko dira. Zerbitzuak sarearen
araberakoak izan daitezke. Informazio
gehiago eskuratzeko, jarri zerbitzu-
-hornitzailearekin harremanetan.
Ia mapa digital gehienak neurri batean
edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan
ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta
trafikoari buruzko informazioa eta
bestelako zerbitzuak Nokiarekin
zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu
dituzte. Baliteke informazioa guztiz
osatua eta zehatza ez izatea, eta
eskuragarritasunaren araberakoa izango
Mapak 69
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
da. Ez sekula informazio honetaz eta
erlazionatutako zerbitzuez soilik fida.