Entzuteko aparatuak
Gailu mugikor digital batzuek audiofono batzuetan eragina
izan dezakete.
Entzuteko aparatuak
Abisua:
Audiofonoen bateragarritasuna gaitzeko, Bluetooth
konexioa itzali behar duzu.
Zure telefono mugikorrak audiofonoen bateragarritasunari
buruzko FCCko arauak betetzen ditu. Arauok M3 mikrofonoa
edo balio altuagoa behar dute. Telefonoaren kaxan agertzen
den M-balioari irrati frekuentzia baxuago baten igorpenak
(RF) dagozkio. M-balioa altuagoa bada, telefonoaren modelo
horrek RF igorpen-maila baxuagoa izango du orokorrean;
ondorioz, telefonoak zenbait audiofono onartu ahal izateko
aukerak areagotzen dira. Audiofono guztiek ez dute
erresistentzia berdina interferentziekiko. Jarri harremanetan
zure otorrinoarekin zure audiofonoaren M-balioa zehazteko
eta zure audiofonoa telefonoarekin funtzionatuko duen
jakiteko. Erabilgarritasunari buruzko informazio gehiago
lortzeko, zoaz www.nokiaaccessibility.com helbidera.
Telefono hau audiofonoekin erabiltzeko frogatu eta neurtu
da honek erabiltzen dituen hari gabeko teknologien aurka.
Halere, baliteke zenbait hari gabeko teknologia berri
telefono honetan erabiltzea eta hauek audiofonoekin
erabiltzeko frogatu ez izatea. Telefono honen funtzioak
sakonki eta kokapen ezberdinetan erabiltzea garrantzitsua
da (audiofonoa edo inplante koklearra), soinurik entzuten
duzun egiaztatzeko. Jarri harremanetan zure zerbitzu-
-hornitzailearekin telefonoaren itzultzeari eta aldaketa-
-politikei buruzko eta audiofonoen bateragarritasunari
buruzko informazioa lortzeko.