Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta
osagarriak. Hurrengo proposamen hauek garantiaren
estaldura babesten laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta
mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz
iezaiozu lehortzen.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan.
•
Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan
azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta
irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo
astindu telefonoa.
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren
azala garbitzeko.
•
Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria
etekinik onena lortzeko.
•
Mantendu telefonoa iman eta eremu
magnetikoengandik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde
gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan,
memoria-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi
informazio garrantzitsua.
Eragiketa luzeetan telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau
normala izaten da. Telefonoa ongi ez dabilela irudituko
balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.