Zure telefonoa
Gida honetan deskribatutako telefonoa
(E)GSM 850, 900, 1800, 1900 eta UMTS 900,
1900, 2100 sareak telefonoan erabiltzeko
onetsita dago. Sareei buruzko informazio
gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian,
lege guztiak bete eta tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak errespetatu behar
dira, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak,
musika eta bestelako edukiak kopiatu,
aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea
galarazita egon liteke.
Gailuak zenbait konektibitate metodo
ditu. Ordenagailuek bezalaxe, telefonoak
ere birusak eta bestelako eduki
kaltegarriak jaso ditzake. Mezu,
konektibitate eskaera, bilaketa eta
deskargekin kontu berezia izan. Instalatu
eta erabili software kaltegarriaren
aurkako segurtasuna eta babesa ematen
duten iturri fidagarrietako zerbitzuak eta
Segurtasuna
5
© 2011 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
softwarea soilik, esaterako, Symbian
aplikazioak edota Java Verified™ froga
gainditu dutenak. Zure telefonoan eta
hari konektatutako edozein
ordenagailutan birus kontrako edo
bestelako segurtasun softwarea
instalatzea gomendatzen da.
Garrantzitsua: Telefonoak
antibirus aplikazio bakarra onartzen du.
Antibirus aplikazio bat baino gehiago
izanez gero, errendimenduan eta
funtzionamenduan eragina izan lezake
edo baliteke telefonoak funtzionatzeari
uztea.
Zure telefonoak bitartekarien
webguneetarako lotura eta laster-markak
izan ditzake instalatuta. Zure
telefonoaren bitartez beste bitartekarien
webguneetara sartzeko aukera izan
dezakezu. Bitartekarien webguneak ez
daude Nokiarekin afiliatuta eta Nokiak ez
du hauen inolako ardurarik bere gain
hartzen. Webgune hauetara sartzea
erabakiz gero, eduki edo segurtasun
neurriak hartzea gomendatzen da.
Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik
erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Bulegoko aplikazioek Microsoft Word,
PowerPoint, eta Excel-en (Microsoft Office
2000, XP, eta 2003) funtzio orokorrak
onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak
ezin dira ikusi edo aldatu.
Telefonoan gordetako informazio
garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin
edo informazio hori idatziz gordetzea
gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu
aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida
irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez
konektatu produktu bateraezinik.
Baliteke gida honetako irudiak eta
telefonoaren pantailan agertzen direnak
desberdinak izatea.